gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 11, osteguna

gipuzkoakultura - jarduerak

« MID_E 08 | jarduerak | 80ko hamarkada Collages foroan »

Iñigo Salaberria eta Okupgraf Artelekun
2008/12/04

Egiatik proiektuaren irudia Ostegunean, abenduak 4, artista egoiliarren beste aurkezpen bat izango dugu 18:00etan, Artelekun. Oraingoan, Iñigo Salaberriaren lana ezagutuko dugu batetik; Okupgrafena (Iñigo Royo eta Marian Larzabal), bestetik.

Iñigo Salaberriaren Pulso a la materia dokumentalaren irudi batIñigo Salaberriak historia eta estetika zinematografikoari buruzko ikasketak burutu zituen Valladolideko eta Paris III unibertsitateetan. Artelekun egingo duen aurkezpenean bere azken lana, José Ramón Anda Bakaikuko eskulturgileari buruzko Pulso a la materia dokumentala erakutsiko du lehen aldiz. Nafarroako Gobernuaren Kultura departamentuak abian ipini duen Colección Vídeo/Documentos de artistas sailerako ekoitzitako lana da eta datorren otsailean Iruñean egingo duten Punto de Vista jaialdian izango da ikusgai. "Plazera da Artelekuko aurkezpen hauen barnean dokumentala erakustea. Bide batez, Jose Ramón Andak zentroaren hastapenean Artelekurekin izan zuen harremana gogoratu dezakegu", azaldu du Iñigok.

Okupgrafek joan zen urriaren 24an Tabakaleran aurkeztu zuen bere azken egitasmoa: EGIATIK. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna. Proiektu hori Esperientziak lanaren ildo berean sortu dute. Kolektiboaren proiektuek memoria kolektiboa islatu eta gordetzea dute helburu. Horretarako pertsona anonimoen testigantzak erabiltzen dituzte. Oroitzapenak, ohiturak, irrikak, esperantzak... egunerokotasunera hurbiltzen gaituzten bizipenak dituzte ardatz.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net