
gipuzkoakultura - jarduerak
Abenduaren 12 eta 13an Feministaldia 08 ospatuko da Artelekun, Plazandreok plataformak antolatuta.
Antolatzaileen hitzetan, ekimen hau "ekintza, artea eta pentsamendua nahasten dituen jaialdia da, diziplina eta tendentzia anitzetako artista eta ekintzaileentzako elkargunea eraikitzen saiatzen dena, arraza zuriko gizonentzat pentsatuta den eta arraza zuriko gizonengandik pentsatutako munduan beraien ahotsak entzungarri egin nahi dituztenentzat".
Ildo horretan ostiralean eta larunbatean ondoko ekitaldiak izango dira Artelekun:
Abenduak 12, ostirala
20:00 - 23:00 Contra-Coordenadas: La transgresión del espacio cartesiano arte erakusketaren inagurazioa, Marlen Ebonyren musika emanaldiarekin.
Komisarioak: Elena Llanos eta Ainhoa Güemes
Abenduaren 21a arte ikusgai
Abenduak 13, larunbata
10:00 - 14:00 Jabekuntza tailerrak
-Marrazketa, feminismoak eta DIY kultura - Azucena Vieites
-Komikia, emakumeak, begiradak eta trazuak - Josune Muñoz
16:30 - 17:00 Korori, Plazandreok-eko kide eta ekintzaileari omenaldia
17:00 - 17:30 Mikronarrazio lehiaketaren sari banaketa
17:30 - 18:00 Wiki-istorioak, artistek eta bitartekariek kontatutako euskal inguruko arte istorioak
18:00 - 19:30 Eztabaida: Espazio imaginarioak arte lanean
-Azucena Vieites
-Izibene Oñederra
-Josune Muñoz
20:00 - 21:30 Performancea. Diane Torr: Drag Kings and subjects
21:30 - 2:00 Kontzertuak
-Lidia Damunt
-Afrika Bibang
-Marlen Ebony