
gipuzkoakultura - jarduerak
« Moda Independentea, Irudi Elektronikoa eta DJ- Musika Sorkuntza | jarduerak | Videojockey kontzeptuari buruzko perspektiba »
Artelekun garatutako Berbaoc proiektuak beste urrats bat egin du bere ibilbidean. Abenduaren 12tik aurrera, Berbaoc erakusketa izango da Donostiako Arteko galerian ikusgai.
Xabier Erkiziak ahotsa musika tresna modura erabilita sortutako piezaren izena da Berbaoc. Hain zuzen, soinu pieza hori izan zen 2007ko ekainean Vuk Jevremovic animaziogileak Artelekun zuzendu zuen tailerraren oinarria. Bost sortzailek esku hartu zuten hilabeteko iraupena izan zuen lantegi honetan eta bakoitzak minutu bateko animazio pieza sortu zuen. Ondoren, pieza labur guztiak editatu eta bost minutuko animazioa osatu zuten: Berbaoc.
Izibene Oñederra, Jose Belmonte, Chuneta Sánchez-Agustino, Gustavo Díaz Sosa, Irati Fernández eta Xabier Erkiziak elkarlanean burututako film labur horren ondoren, orain erakusketa gisa izango da ikusgai Berbaoc.
Egile guztien marrazkiekin eta soinu bandaren multikanal bertsioarekin osatutako erakusketa abenduaren 12tik urtarrilaren 31ra egongo da zabalik.