
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostegunean, abenduak 18, 19:30etan KOLDO MITXELENA Kulturunean, Artea eta moda industriaren arteko loturei buruzko perspektibari buruzko klase magistrala eskainiko du Eugenio Recuencok MID_E Nazioarteko Erakustaldiaren harira.
YOX kolektiboak antolatzen du MID_E erakustaldia eta hiru ardatz nagusi ditu: Moda Independentea, Irudi Elektronikoa eta DJ- Musika Sorkuntza. Abenduaren 19ra arte, aurkezpenak, musika emanaldiak, klase magistralak eta abar egongo dira KOLDO MITXELENA Kulturunean, Antzoki Zaharrean, Brankan eta Komplot aretoan.
Eugenio Recuenco (Madril, Espainia).
Madrilen bizi eta lan egiten du. Arte Ederretako ikasketak egin zituen eta arte argazkilari eta zuzendaria da gaur egun. Bere ekoizpenaren bi aldeak artelana eta publizitatea dira (bere artelanak Espainiako Reina Sofia museoa, ARCO, CCCB eta BAC eta Miamiko Martin Toublanc galerian egon dira ikusgai). Estilo pertsonala da berea, era askotako arte joerek (pinturak eta publizitateak batez ere) zizelatua eta, estilo horrek erakarririk, bere zerbitzuak eskatu dizkiote L’Oréal, Loewe, Nina Ricci, Yves Saint Laurent, Boucheron eta antzeko beste marka batzuek. Haren argazkiak El Mundo, El País, Look de Book, Le Monde, View, Madame Figaro, Wad eta Vogue UK aldizkarietan argitaratu dira, beste batzuen artean. Jaso dituen sarien artean, Canneseko (Frantzia) Cannes des Lions publizitate jaialdiko urrezko eta brontzezko lehoiak dira aipagarrienak.