gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Oihartzunik gabeko isiltasuna | jarduerak | Gilles Aubry Arteleku TVn »

Taoismo filosofikoaren oinarriak
2008/11/21

Taoistaren arima hilezkorra Astelehenean, hilak 24, Antiqua Antzinari Buruzko XV. Jardunaldien lehen hitzaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Taoismo filosofikoaren oinarriak izango dira aztergai, 19:30ean Areto Nagusian.

Hain zuzen, El curso espontáneo: los fundamentos del taoísmo filosófico hitzaldia eskainiko du Anne-Hélène Suárezek (sinologoa, txinera irakaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Itzulpen eta Interpretazio Fakultatean, eta zinema eta literatura itzultzailea).

Bertara etortzerik ez dutenek KMK Zuzenean-en bidez entzun ahal izango dute taoismoaren oinarrien berri.

"Ez zeruak ez lurrak ez dute onberatasunik erakusten; lastozko txakurtzat hartzen dituzte munduko gauzak.
Jakintsua ere ez da onbera; lastozko txakurtzat hartzen ditu pertsonak.
Zeruaren eta lurraren arteko espazioa hauspo moduko bat da: hutsa jariatzen du etengabe.
Zenbat eta gehiago eragin, orduan eta gehiago jariatzen du.
Inoiz ez da hartaz hitz egiten, eta are eta gutxiago hura erdiesten.
Hobe da erdigunean mantentzea".
Lao Tsé

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net