
gipuzkoakultura - jarduerak
Astelehenean, azaroak 10, Software Librea Euskal Herrian jardunaldien lehen saioa izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Goizean, Gorka Julio Informatika ingeniari teknikoak Nola erabili Software librea? ikastaroa eskainiko du. Arratsaldeko mahai-inguruan zergatik eta zertarako aztertuko dute adituek.
Software Libreak ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzen ditu. Bai bere berezko kultura eta balioengatik, bai tokian tokiko beharrei erantzuteko duen gaitasunagatik, Euskal Herriaren garapen teknologikorako ezinbesteko lanabesa bihurtu da. Testuinguru honetan, KOLDO MITXELENA Kulturuneak eta EHUren Sánchez-Mazas Katedrak Software Librea Euskal Herrian. Kultura aske eta ekintzailea jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 10, 11 eta 12rako. Helburua hiritarrari Software Librea hurbiltzea, haren erabilera sustatzea, haren baliotan sakontzea eta Euskal Herriaren eta euskararen garapenerako eskaintzen dituen aukerak eztabaidatzea da. Goizetan, ikastaroak eta arratsaldetan mahai-inguruak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
-Egitaraua (PDF; 1,1 MB)
Jardunaldien lehen egunean, azaroaren 10ean, esan bezala, Nola erabili Software librea? ikastaroa eskainiko du Gorka Julio Informatika ingeniari teknikoak:
-10:00 - 11:00 Euskarazko Software Librea
-11:00 - 12:00 UBUNTU sistema operatiboa
-12:00 - 13:00 FIREFOX / THUNDERBIRD / PIDGIN
Arratsaldeko mahai-inguruan, 18:00etatik 20:30ra, Software Librea, zergatik eta zertarako erabili aztertuko dute ondoko adituek:
-David Olmos
Informatiko programatzailea
-Julio Yuste
Viverneteko zuzendaria
-Iker Sagasti Markina
Ironteceko zuzendari kudeatzailea
Ohi bezala, KOLDO MITXELENA Kulturunera gerturatzerik ez dutenek KMK Zuzenean-en izango dute ikastaro eta mahai-inguruak jarraitzeko aukera.