gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Aitziber Alonso eta Beatriz Txurruka Artelekun | jarduerak | Oihartzunik gabeko isiltasuna »

Lurraren erdigunerako bidaia
2008/11/20

Antiqua Antzinari Buruzko XV Jardunaldien egitaraua. Dragoia. Azaroaren 24tik 26ra Antiqua Antzinari Buruzko XV Jardunaldiak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurtengo gaia Lurraren erdigunerako bidaia da. Hain zuzen, Antzinako Txinarako bidaia egingo dugu.

Txinak erdigunearen inperiotzat zeukan bere burua. Munduaren erdigunearen inperiotzat, noski. Baina baita orekaren erdigunetzat ere, segur aski. Horixe baitzen Lao Tsé filosofoak Tao Te King (Bide Zuzena) liburuan bilatzen zuena erdigunearen inperioa jaio eta mende asko geroago, nahiz eta hark amesten zuena, jakina, barruko oreka izan.

1994 urtetik, urtero antolatzen ditu KOLDO MITXELENA Kulturuneak Antiqua jardunaldiak eta antzinako gaiei buruzko adituak ekartzen ditu hitzaldiak eskaintzeko. Aurten antzinako Txinari buruzko hiru hitzaldi izango ditugu, ohi bezala, 19:30ean Areto Nagusian.

Astelehena, urriak 24
El curso espontáneo: los fundamentos del taoísmo filosófico
Anne-Hélène Suárez. Sinologoa, txinera irakaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Itzulpen eta Interpretazio Fakultatean, eta zinema eta literatura itzultzailea.

Asteartea, urriak 25
Versiones del pasado: Religión e Historiografía de la Antigüedad China
Andreas Janousch. Txinako historia eta erlijio irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekialdeko Asiari buruzko Ikerketa Zentroan.

Asteazkena, urriak 26
El descubrimiento de la Antigüedad en China
Isabel Cervera. Artearen Historia irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Hitzaldi guztiak zuzenean eskainiko dira KMK Zuzenean-en bidez eta, aurrerago, Antiquaren webgunera ere igoko da hitzaldien edukia.

 

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net