
gipuzkoakultura - jarduerak
Urrian aurreratu genuen bezala, azaroaren 14an, 19:00ean, La colina vacía liburaren egileak izango ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean.
Urriaren 21ean Jorge Oteiza (1908-2003) jaio zeneko ehun urte bete ziren. Artista oriotarrararen mendeurrenaren harira, La colina vacía liburua argitaratu zuen EHUk.
Ana Arnaiz, Jabier Elorriaga, Xabier Laka eta Jabier Moreno -artistak eta EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak- La colina vacía. Jorge Oteiza-Roberto Puig, Monumento a José Batlle y Ordoñez:1956-1964 liburuaren egileak dira. Bertan, Oteizaren lan paradigmatiko eta garrantzizkoenetako baten nondik norakoak aztertzen dituzte; Roberto Puig Álvarez arkitektoarekin batera, 1959an, Montevideon José Batlle y Ordóñez estatu-politikari uruguaiarrari monumentu bat egiteko nazioarteko lehiaketan prestatutako proiektuarenak, hain zuzen.
Ostiralean, KOLDO MITXELENA Kulturunean, ikerketaren nondik norakoak azalduko dituzte liburuaren egileek. Eta bertara gerturatzeko aukerarik ez dutenetzat, hitzaldia KMK Zuzenean-en bidez ere eskainiko da.