
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteazkena, hilak 26, Antiqua Antzinari buruzko XV Jardunaldien azken eguna da. Antzinako Txinari buruzko azken hitzaldian, Antzinaroaren aurkikuntza Txinan izango da aztergai. Hitzordua, ohi bezala, 19:30ean KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Hain zuzen, El descubrimiento de la Antigüedad en China hitzaldia eskainiko du Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Artearen Historia irakasle Isabel Cerverak.
1994 urtetik, urtero antolatzen ditu KOLDO MITXELENA Kulturuneak Antiqua jardunaldiak eta antzinako gaiei buruzko adituak ekartzen ditu hitzaldiak eskaintzeko. Aurtengo gaia Lurraren erdigunerako bidaia izan da. Hala, Antzinako Txinarako bidaia egiten ari gara adituen laguntzaz.
19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez dutenek ere badute bidaiari ekiteko aukera. Izan ere, hitzaldi guztiak zuzenean ematen dira KMK Zuzenean-en bidez. Aurrerago, Antiquaren webgunera ere igoko da hitzaldien edukia.