
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteazkenean eta ostegunean, urriak 15 eta 16, Zientzia, Teknika, Kultura eta Gizarteari buruzko XII Jardunaldiak izango ditugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Aurten, Minbizia eta bizi kalitatearekin lotutako gaiak izango ditugu aztergai.
Miguel Sánchez-Mazas Katedrak antolatu ditu jardunaldiak, KOLDO MITXELENA Kulturunea eta EHUko Donostiako Erizaintza Eskolaren laguntzaz. Helburua, adituen laguntzaz,
ondoko galderak erantzutea da: Minbizidunek bizi kalitate hobea al daukate azken hamarkadetako aurrerapen zientifikoei eta teknikoei esker? Zer hobetu dezakegu?
Azken hamarkadetan izandako aurrerapen zientifiko eta teknikoek asko lagundu dute minbiziaren aurkako borrokan. Hala eta guztiz ere, gaixotasuna lehenago antzematen den arren eta tratamendua eraginkorragoa izan arren, minbiziak gure gizarteko hilkortasunaren bigarren kausa izaten jarraitzen du. Bestalde, kontuan hartu behar da gaixotasuna duen pertsonarengan eta bere familiarengan gaixotasun honek sortzen duen sufrimendua. Hori dela eta, minbizia da beldur gehien ematen duen gaixotasun kronikoa. Egoera horren aurrean honakoa galdetzen diogu geure buruari: Zientziari esker, minbizia duten gaixoen pronostikoa nabarmen hobetu da, baina, beren bizi kalitatea ere hobetu al da? Minbizia duten gaixoak gero eta luzeago bizitzea lortu da, baina hobeto bizitzea lor al dezakegu? Ez al da gainditu gabeko irakasgaia?
18:00etatik 20:30era, galdera horiek erantzueko mahia-inguruak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Ohi bezala, bertara joaterik ez dutenek ere mahai-inguruak ikusteko aukera izango dute KMK Zuzenean-i esker .
-Egitaraua (PDF; 235 KB)