gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Genozidio frankista Valentzian | jarduerak | Nahikoa al dira aurrerakuntza zientifiko-teknikoak minbizidunen bizi kalitatea hobetzeko? »

Kontrajokoak Arteleku TVn
2008/10/13

Kontrajokoak mintegiko parte-hartzaileak Arteleku TV atalean ikusgai dagoen erreportaje berriak Kontrajokoak mintegia du ardatz. Juan Antonio Álvarez Reyes-ek koordinatutako proiektu honek bideojokoen azken urteotako goraldia aztertu zuen ikuspegi kritiko batetik.

Arteleku TVk eginiko erreportajeak mintegian esku hartu zuten gonbidatuei eginiko elkarrizketak jaso ditu. Bertan daude ikusgai Molleindustria kolektiboko partaide batekin, Iñaki Gracenearekin eta Tobias Bernstrupekin izandako solasaldiak eta Yan Duyvendakek Artelekun eskainitako performancea. Horretaz gain, mintegiko parte-hartzaileek egindako bideojokoen bi zati eta argazki album bat daude ikusgai.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net