gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Ertz 2008 | jarduerak | Cesare Paveseren olerkiak, Iñaki Salvadorren musika »

Valor y muerte de la verdad. Unamuno muere en Salamanca
2008/09/22

Carlos RojasAsteazkenean, hilak 24, Carlos Rojasek Valor y muerte de la verdad. Unamuno muere en Salamanca hitzaldia eskainiko du Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Limes Bildumak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatuta.

Limesen zuzendari Esteban Antxustegik aurkeztuko du ekitaldia.

Carlos Rojas idazlea Espainiako Gerra Zibileko urteetan aditua da eta, asteazkeneko hitzaldian, Miguel de Unamunoren azken agerraldia izango du ardatz; Muera la inteligencia! Viva la muerte! liburuan sakon aztertutako gaia, hain zuzen.

Literaturaren arloan hainbat sari eskuratu ditu Rojasek. 1968an Literatura Sari Nazionala irabazi zuen Auto de fe libururarekin; 1973an Planeta saria Azaña, una biografía sobre el presidente de la República lanarekin; 1977 Ateneo de Sevilla saria Memorias inéditas de José Antonio lanarekin, eta 1980an Nadal saria El ingenioso hidalgo y poeta Federico García Lorca asciende a los infiernos lanarekin.

Saiakerei dagokionez, ondokoak dira, besteak beste, aipagarrienak: Diálogos para otra España (1966), Porqué perdimos la guerra (1969), Diez figuras de la guerra civil española (1973) eta La guerra civil vista por los exiliados (1975).

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net