gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Euskal kantutegi onomatopeikoa HOTS! irratian | jarduerak | Lolo Ricoren oroitzapenak »

Poesia errezitaldia Paveseren omenez
2008/09/29

Cesare Pavese Azken asteotan aurreratu dizuegun bezala, asteartean, irailak 30, Cesare Pavese (1908-1950) idazle italiarra gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. 19:30ean poesia errezitaldi bat eskainiko diogu Areto Nagusian.

Errezitaldiari buruzko esku-orriaren azala Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu izenburupean, Paveseren azken olerkietako batzuk eskainiko dituzte Paola Sangallik, Asier Hernandezek eta Ana Pimentak, italieraz, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez-hurren. Eta Iñaki Salvador musikagile eta piano-jotzaile donostiarrak musika jarriko die.

Vaivenek ekoitzitako poesia errezitaldi honetan, beraz, Paveseren olerkiak eta Iñaki Salvadorren pianoa entzungo ditugu. Euskarazko itzulpenak Migel Anjel Unanuak egin ditu, eta gaztelaniakoak Carles José i Solsora-k.

Cesare Pavese

1908ko irailaren 9an jaio zen Cesare Pavese, Santo Stefano Belbon (Piemonte). Haurtzaro eta gaztaroa Turinen eman zituen. Letren arloan graduatu zen, Walt Whitmani buruzko tesi batekin eta Einaudi argitaletxean lan egin zuen; bertatik, bultzada handia eman zien AEBetako hainbat idazleren lanei.

1935ean eman zion hasiera literatura uzta zabalari. Ekimen antifaxistetan parte-hartzeagatik erbestean zela, lehen olerki liburua argitaratu zuen, Lavorare stanca. Garai honetan hasi zen Bizitza lanbide egunkari existentziala idazten ere, eta hil arteko jarraipena eman zion.

Paveseren narratibari dagokionez, bizitzako gatazkak landu ohi zituen; identitatea bilatzea zen, esaterako, bere kezketako bat. Paveseren onenatzat hartzen den La luna e i falò (1950) eleberria da gatazka horren adierazgarri.

Izaera herabeak, amodiozko nahigabeek eta etengabeko krisi existentzialek bultzatuta bere buruaz beste egin zuen 1950eko abuztuaren 27an, Turinen. Azken olerkiak Constance Dowling aktoreari eskaini zizkion, bien arteko harremana eten ondoren. Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu, Verrà la morte e avrà i tuoi occhi da, hain zuzen, Paveseren azken olerkiak biltzen dituen hil osteko liburuaren izenburua. Eta horixe da poesia errezitaldi baten bidez idazlea gogoratzeko aukeratu dugun izenburua: Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu.

Bertan, ondoko olerkia entzun ahal izango dugu, beste zenbaiten artean, italieraz euskaraz eta gaztelaniaz:

Verrà la morte e avrà i tuoi ochi
questa morte che ci accompagna
dal mattino alla sera, insonne,
sorda, come un vecchio rimorso
o un vizio assurdo. I tuoi occhi
saranno una vana parola,
un grido taciuto, un silenzio.
Così li vedi ogni mattina
quando su te sola ti peighi
nello specchio. O cara speranza,
quel giorno sapremo anche noi
che sei la vita e sei il nulla.

Per tutti la morte ha uno sguardo.
Verrà la morte e avrà i tuoi occhi.
Sarà come smettere un vizio,
come vedere nello specchio
riemergere un viso morto,
come ascoltare un labbro chiuso.
Scenderemo nel gorgo muti.
19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez dutenek ere izango dute errezitaldia zuzenean ikusteko aukera, KMK Zuzeneani esker.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net