
gipuzkoakultura - jarduerak
« Cesare Paveseren olerkiak, Iñaki Salvadorren musika | jarduerak | Euskal kantutegi onomatopeikoa HOTS! irratian »
Arteleku.net webguneko Feminismoak atalean eduki berriak daude irakurgai. Uztailean Artelekun izandako PornoPunkFeminismoa mintegiaren inguruko edukiak ere bertan ipiniko dira kontsultagarri epe laburrean. Dagoeneko, Tristan Taorminok eskainitako Making Porn on the Fringe hitzaldiaren testua bertan dago irakurgai.
Tristan Taormino idazlea, zine porno zuzendaria eta sexologoa da. Artelekun eskaini zuen konferentzian pornogintza independente, feminista, alternatibo eta queer-aren historian ibilibide laburra egin zuen. Bereziki emakumeek AEBetan ekoitzitako pornoaz aritu zen eta baita berak eginiko lanaz ere.