gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Poesia errezitaldia Paveseren omenez | jarduerak | Feminismoa atzo eta gaur »

Lolo Ricoren oroitzapenak
2008/09/30

Lolo Rico Ostegunean, urriak 2, 19:30ean, Lolo Ricok ¿Cómo es posible que el tiempo pase tan deprisa y yo no me dé cuenta? liburu berria aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.

Liburuaren egileaz gain, Amaia Goikoetxeak eta Julio Florek iparte hartuko dute Plaza & Janés argitaletxeak argitaratu duen liburu honen aurkezpenean.

La bola de cristal programa mitikoaren sortzailea izan zelako ezagutzen du jende askok Lolo Rico. Irudimen handiko programa izan zen, adimentsua, eta belaunaldi bat baino gehiagoren oroimenean dago oraindik. RTVE katean, telebista-programa bateko emakumezko lehen zuzendara izan zen, eta ume eta gazteentzako programen saileko arduraduna ere izan zen kate horretan bertan. Telebistako Zientzien eta Arteen Akademiako kide da eta bere ibilbidean sari asko jaso ditu; esate baterako, Ondas, TP eta Talento sariak.

Bere hainbat liburuk lan-esperientzia zabal horren testigantza utzi digute: El libro de la bola de cristal, TV, fábrica de mentiras, eta El buen espectador liburuek, besteak beste.

Bere oroitzapenak biltzen dituen ¿Cómo es posible que el tiempo pase tan deprisa y yo no me dé cuenta? liburuaz, zera dio Lolo Ricok:

"Bizitzaren une orok du bere arrazoibidea, eta nire arrazoibideen bildumak erakusten du ni zer izan naizen. memoria hauek irakurtzen dituenari, nire iragana irudikatu, hausnartu eta are berregin dezan opa diot gogoz"
19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez dutenek ere izango dute liburuaren aurkezpena zuzenean ikusteko aukera, KMK Zuzeneani esker.

 

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net