
gipuzkoakultura - jarduerak
Astelehenean, hilak 8, Kontrajokoak mintegia hasiko da Artelekun. Try Again proiektuan parte hartu duten zenbait kritikari, artista eta performer izango dira ekimen honetako lantegietan irakasle: Mckenzie Wark, Yan Duyvendak, Iñaki Gracenea, Molleindustria eta Tobias Bernstrup. Gainera, irailaren 8an eta 9an, ekitaldi irekiak izango dira.
Astelehena, irailak 8
19:00: Mackenzie Warken hitzaldia
Mckenzie Wark (Newcastle, Australia, 1961) Komunikabide eta Kultura irakaslea da New Yorkeko Eugene Lang College ikastetxean eta Soziologia irakaslea New School for Social Research ikastetxean. Hainbat saiakera lan idatzi ditu, baina, bereziki, azken argitalpenei esker egin da ezagun: A Hacker Manifesto (2004) eta Gamer Theory (2007), biak Harvard University Press argitaletxean emanak.
Asteartea, irailak 9
20:00: Yan Duyvendaken performancea
Yan Duyvendak (Herbehereak, 1965) Genevako Ècole Supérieure des Beaux-Arts ikastetxean irakasle da. Bakarkako erakusketak egin izan ditu St-Galleneko Kunstmuseum eta Genevako Attitudes museoetan. Performanceak ere egin izan ditu, besteak beste, ondoko lekuetan: De Appel (Amsterdam), Centre Georges Pompidou (Paris), Reina Sofia museoa (Madril) eta Musée d´Art Contemporain (Lyon).
Informazio gehiago