gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Making Porn on the Fringe | jarduerak | Poesia errezitaldia Paveseren omenez »

Euskal kantutegi onomatopeikoa HOTS! irratian
2008/09/29

HOTS irratiaren Euskal kantutegi onomatopeikoa saioaren irudia HOTS! irratiaren zortzigarren saioa sarean entzungai dago jadanik. Oraingoan, euskal kantutegi onomatopeikoa da protagonista.

Saioaren arduradunen hitzetan:

"Kultura baten ahozko tradizioak, kultura horren historiaz eta pentsamoldeaz hitz egiten digu zuzenean, eta onomatopeiek, kultura horren soinu ikuskeraz. Ideia hau oinarri hartuta, eta hari horretatik tiraka-tiraka, ordu erdi pasatxoko jarduna izango dugu hemen, Euskal kantutegi onomatopeikoa izendatu dugun saio berezi honetan. Hots, euskarak soinuak nola izendatu dituen eta hauek euskal kantutegian nola islatu diren ikusiko dugu saio honetan".
Tirauki, Dringilindron, Ttukurrukuttukuttuku, Baga biga higa... Entzun ditzagun bada kantuok.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net