gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Valor y muerte de la verdad. Unamuno muere en Salamanca | jarduerak | Making Porn on the Fringe »

Cesare Paveseren olerkiak, Iñaki Salvadorren musika
2008/09/23

Iñaki Salvador Duela aste batzuk aurreratu genizuen bezala, irailaren 30ean Cesare Pavese (1908-1950) gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Vaivenek ekoitzitako poesia errezitaldian Paveseren olerkiak eta Iñaki Salvadorren pianoa entzungo ditugu.

Paola Sangallik, Asier Hernandezek eta Ana Pimentak Paveseren azken olerkietako batzuk eskainiko dituzte, Iñaki Salvador musikagile eta piano-jotzaile donostiarrak lagunduta.

Euskal Herriko jazz piano-jotzaile nabarmenena da Iñaki Salvador (Donostia, 1962). Piano, Akordeoi, Armonia, Kontrapuntu eta Fuga eskolak jaso zituen; baina musika modernoaren eta jazzaren alorrean, batez ere autodidakta da. Hainbat sari eskuratu ditu Donostia, Getxo eta Berlineko (Big-Band Barna Band taldeko kide gisa) Jazzaldietan, eta TVEeko Jazz entre amigos saioan. 1997 urtean Tete Montoliú pianista bikainaren omenez sortutako lehen saria ere eskuratu zuen.

Bere taldeekin -Iñaki Salvador Trío, Naima Quartet, Andrzej Olejniczak-Iñaki Salvador Quartet, Iñaki Salvador & Zilbor Hestea...- plazaratutako diskoez gain, beste jazz musikari handi askorekin aritu da, hala nola, Alan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis, Charles Tolliver eta Alvin Queenekin.

Zinema, antzerki, telebista eta dantzarako musika konposatzen du, eta ondoko musikariekin elkarlanean aritzen/aritu da maiz: Mikel Laboa, Mikel Markez, Imanol, Javier Ruibal...

Musika modernoaren eta jazzaren irakaskuntzan ere ibilbide luzea du. Gaur egun piano-jazz irakaslea da Musikenen.

Asteartean, hilak 30, izango dugu piano-jotzaile bikain hau eta Cesare Paveseren olerkiak uztartuta entzuteko aukera. Bitartean, Iñaki Salvadorrek Jazzaldiaren harira Kursaalean eskainitako Te doy una canción kontzertuaren zati batzuk ikus ditzakezue ondoko bideoetan:

http://www.youtube.com/watch?v=Q8yM6DCr4Jc&feature=related

http://www.youtube.com/watch?v=Y-SPViXR0t8

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net