gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Auskal Muturreko Musika | jarduerak | Belcro#2 Gráfica contemporánea erakusketa »

Berbaoc Kimuak 2008 katalogoan
2008/08/19

Berbaoc film laburraren irudia Berbaoc, Artelekun sortutako animaziozko film laburra, Kimuak 2008 katalogoa osatzeko hautatutako lanetako bat izan da. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzatzen du Kimuak egitasmoa, Euskadin ekoiztutako film laburrak bertan nahiz munduan zehar hedatzeko.

Xabier Erkiziak ahotsa musika tresna modura erabilita sortutako piezaren izena da Berbaoc. Hain zuzen, soinu pieza hori izan zen 2007ko ekainean Vuk Jevremovic animaziogileak Artelekun zuzendu zuen tailerraren oinarria; horregatik, Jevremovicek izen bera erabili zuen tailerraren emaitza den film laburra izendatzeko.
Berbaoc lantegiko parte-hartzaileak
Bost sortzailek esku hartu zuten hilabeteko iraupena izan zuen lantegi honetan: José Belmonte, Gustavo Díaz, Irati Fernández, Izibene Oñederra eta Mercedes Sánchez-Agustinok. Bakoitzak minutu bateko animazio pieza sortu zuen. Ondoren, pieza labur guztiak editatu eta bost minutuko animazioa osatu zuten: Berbaoc. Animazio hau Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eskainiko dute irailean, Kimuak katalogoaren barruan.

Arteleku TVko erreportaje batean ere ikusgai dago Berbaoc film laburra. Film laburraz gain, lantegiari buruzko bestelako edukiak ere daude erreportajean: argazkiak, lan prozesua erakusten duen bideoa eta Vuk Jevremovic animaziogileari egindako elkarrizketa.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net