
gipuzkoakultura - jarduerak
Abuztuaren 21, 22 eta 23an Artelekun
Koordinatzailea: Arto Artian
Antolatzailea: Arteleku Audiolab
Izen-ematea: abuztuaren 18a arte
Abuztuaren 21etik 23ra aurkezpen, mahai-inguru, lantegi, kontzertu eta ekintzak izango dira Artelekun, Musika Radiklal Brasca / Auskal Muturreko Musika tronpaketaren harira. Inguru honetako hainbat sortzailek soinu munduaren inguruan egiten dituzten lanen, ideien eta proiektuen gaineko elkargune eta, batez ere, eztabaidagune izan nahi du topaketa honek.
Antolatzaileen hitzetan:
Egiten duguna ez da muturrekoa, ia ez da euskalduna eta nekez da musika.Topaketan parte hartzeko izen-ematea doakoa da. Parte hartzeko, zuen datuak (izen-abizenak, helbidea, harremanetarako helbide elektronikoa) arteleku@gipuzkoa.net helbidera bidali behar dituzue abuztuaren 18a baino lehen.
Beraz, gure helburua EZ da norbaitek “eszena” edo antzeko zerbait bezala (gaizki) definitu zezakeenaren ikuspegia ematea, eta horrexegatik erabiltzen dugu izen hori, iseka modura, mitifikatu ordez desmitifikatu nahian.
Helburu nagusia ez da zentralizatzea, foro bat sortzea baizik, aldakorra, behin-behinekoa, aldi baterakoa, egiten dugun lanari buruzko debatea, eztabaida eta zalantza sortzeko gauza izango dena.