
gipuzkoakultura - jarduerak
« PornoPunkFeminismoa Artelekun | jarduerak | Pasear, recordar, cartografiar. Carme Nogueiraren testu berria Zehar foroetan »
Oier Iruretagoienak eta Xabier Erkiziak egunotan Berlinen ospatzen ari den Tuned City nazioarteko topaketan parte hartuko dute Soinumapa.net soinuzko artxibo-maparen ordezkari gisa.
Hitzaldi, kontzertu eta instalazioen bitartez "ikuspegi akustikotik abiatuta, espazio arkitektonikoen ebaluazio berri bat" eskaintzea du helburu Tuned City topaketak. Lehen edizioa Transmediale jaialdiarekin batera ospatu zuten eta aurtengoa bigarrena da.
Ostiralean, hilak 4, aurkeztuko dute Oier Iruretagoienak eta Xabier Erkiziak Soinumapa, hitzaldi baten eta soilik mapa-artxiboko soinuekin egindako zuzeneko bi emanaldiren bitartez.