
gipuzkoakultura - jarduerak
Arteleku TV atalean erreportaje berri bat dago ikusgai. Audiolab Arteleku laborategiak antolatutako Makrofoniak jardunaldiak ditu ardatz.
Bi lantegi izan ziren jardunaldiotan, Chiu Longinak eta Yannick Daubyk zuzenduta. Hain zuzen ere, lantegi horien alde teorikoa eta praktikoa erakusten dituten bideoak jaso ditu erreportajeak.
Horretaz gain, Yannick Daubyk Donostiako toki ezberdinetan bere tailerreko parte-hartzaileekin elkarlanean eginiko audio grabazioak eta jardunaldien amaiera kontzertua daude ikusgai. Xabier Iriondoren Sonar ciudades dokumentalaren aurkezpenaren bideoa ere bertan dago.