gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Makrofoniak Arteleku TVn | jarduerak | Basque Cuisine HOTS! irratian »

Kontrajokoak
2008/07/30

Molleindustriaren Faith Fight jokoaArtistek eraldatutako bideo-jokoen praktika eta teoria kritikoa
Irailaren 8tik 12ra Artelekun
Zuzendaria: Juan Antonio Álvarez Reyes
Irakasle-hizlariak: Mckenzie Wark, Yan Duyvendak, Iñaki Gracenea, Molleindustria eta Tobias Bernstrup
Parte-hartzaile kopurua: gehienez 15
Izen emateko epea: abuztuaren 25a baino lehen


Dagoeneko zabalik dago irailean Artelekun izango den bideojokoei buruzko workshopean izena emateko epea. Ekimen honek lotura zuzena du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan ikus dezakegun Try Again erakusketarekin.

Bideo-jokoaren nazioarteko goraldia izan da lantegi hau antolatzeko arrazoia. Izan ere, bideo-jokoak nabarmen ari dira gorantz, bai aisialdirako industria gisa – ekonomikoki zinemaren eta musikaren industriak batera adina metatu du jada-, bai egungo arte adierazpen berrien artean ere. Zalantzarik gabe, gazteen artean arrakasta itzela duen aisialdirako aukera honek helarazten duen mundu ikuskera aztertzea beharrezkoa da. Era berean, gure ikusizko kulturari dagokionez, bere eremuaz harago iristen diren irudi ahaltsuak eskaintzen ditu eta hauek ikusizko beste eremuetan eragina izatera iritsiko dira; zineman, publizitatean edo ikusizko gainerako arteetan, esate baterako. Bideojokoen arloa lantzen duten artistek jarrera kritiko nabarmena dute abiapuntutzat, bai gizarte-kontestu eta baldintzapen politikoekiko, bai bitarteko horrekiko berarekiko.

Egitaraua:

Astelehena, irailak 8
Goizean (4 ordu): Mckenzie Warken lantegi teorikoa
Arratsaldean: Mckenzie Warken hitzaldi irekia

Asteartea, irailak 9
Goizean (4 ordu): Yan Duyvendaken lantegia
Arratsaldean (2 ordu): Yan Duyvendaken lantegia
20:00. Yan Duyvendaken performancea

Asteazkena, irailak 10
Goizean (4 ordu): Iñaki Gracenearen lantegia
Arratsaldean (2 ordu): Iñaki Gracenearen lantegia

Osteguna, irailak 11

Goizean (4 ordu): Molleindustriaren lantegia
Arratsaldean (2 ordu): Molleinsdustriaren lantegia

Ostirala, irailak 12
Goizean (4 ordu): Tobias Bernstrupen lantegia

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net