gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Pasear, recordar, cartografiar. Carme Nogueiraren testu berria Zehar foroetan | jarduerak | Makrofoniak Arteleku TVn »

BABAren kontzertua Artelekun
2008/07/21

BABAren kontzertuaren kartela Ostegunean, uztailak 24, 20:00etan Artelekura gerturatzen direnek BABA taldearen kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute, DINAMIK(TT)AK sormenari buruzko auzolandegiaren harira. Sarrera doakoa da.

Orain bi urte sortu zuten Fernando Carvalho eta Yogurinha Borovak BABA proiektua. Beren proposamena electroclash experimental gisa definitu dute eta zuzeneko emanaldietan agertzen duten jarrera kulturgintzan, eta bereziki musikagintzan, ohikoa denetik aldentzen da.

BABAk artista ugarirekin batera jo izan du zuzenean, Fangoria eta Chimo Bayorekin, esaterako, eta hainbat proiektutan parte hartu izan du: McNamarari omenaldi gisa eginiko diskoa, EPTren azken musika bilduma, Electonic Youth 14, La Más Bella aldizkaria...

Ostegunean, zuzenean ikusi ahal izango ditugu Artelekun.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net