gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Mugatxoan: Practicable | jarduerak | Audio disekzionatua »

Udako Dantza Ikastaroetan izena emateko azken egunak
2008/06/16

Robert Poole dantza garaikideko irakaslea Ekainaren 20a, ostirala, 2008ko Udako Dantza Ikastaldietan izena emateko azken eguna da. Dantza ikastaroak ekainaren 30etik uztailaren 11ra izango dira, Artelekun.

Dantza eskola edo akademiaren batean gutxienez bi urte daramatzaten 12 urtetik gorako dantza ikasleei zuzenduta daude udako ikastaro hauek. Aukera bikaina dira lehen mailako irakasleekin ohitura txarrak zuzendu eta ikasturtean ikasitakoa hobetzeko.

Goizetan Angel Rodriguezek dantza klasikoko eskolak emango ditu, eta arratsaldeetan Robert Poolek dantza garikidekoak:

Angel Rodríguez
Carmen Rochek zuzentzen zuen Espainiako Ballet Nazionalaren eskolan egin zituen dantza ikasketak. Dantzari gisa Victor Ullatek zuzentzen zuen Ballet Nazionalean hasi zen; ondoren Carmen Senraren dantza modernoko konpainian ibili zen, eta 1989tik aurrera Genevako Antzoki Nagusiko Balletean egon zen bost urtez, Oscar Araizen zuzendaritzapean. 1992an Nacho Duatok zuzentzen duen Dantza Konpainia Nazionalean sartu zen eta bakarlari eta lehen dantzari gisa aritu zen 1996a bitartean.

Koreografo gisa Carmen Rocheren Balleterako eta Dantza Konpainia Nazionalerako lanak egin ditu, eta baita zenbait ikus-entzunezko proiektutarako ere. Azpimarratzekoa da 2007an Jesucristo Superstar musikalerako egindako koreografia.

Madrileko Kontserbatorioan Dantza Klasikoko irakasle titulua izanik zenbait ikastetxetan irakasten aritu da, hala nola, Scaena eta Alicia Alonso Goi Mailako Dantza Institutuan.

Robert Poole
Londoneko Royal Ballet School ikastetxean egin zituen dantza ikasketak. Geroztik ondoko dantza konpainietan ibili da: Holandako Het National Ballet, Kanadako National Ballet, Londoneko Rambert Ballet, Italiako Balleto Toscano, New Yorkeko Manhattan Ballet, Holandako Scapino Ballet eta Alemaniako Frankfurt Balletean.

Zuzendari eta koreografo gisa, Austriako Linzeko Balletean ibili zen bost urtez. Europako hainbat dantza konpainia eta ikastetxetan aritu da koreografo eta irakasle gonbidatu gisa: Valentziako Goi Mailako Kontserbatorioan, Frankfurteko S.O.A.P. konpainian, Leedseko Northern School of contemporary dance eskolan eta Rotterdameko Scapino Balletean, besteak beste.

Izen ematea
Dantza eskola edo akademiaren batean gutxienez bi urte badaramatzazue, udan aukera aparta duzue lehen mailako irakasleekin egoteko. Horretarako, izena emateko txartela behar bezala bete -dantza irakaslearen sinadura edo ikastetxeko ziurtagiri batekin- eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzara bidali behar duzue (KOLDO MITXELENA Kulturunea, Urdaneta 9. 20006 Donostia. Telefonoa: 943-112891, Fax: 943-112765, e-mail: programazioa@gipuzkoa.net) ekainaren 20a baino lehenago.

Izena emateko txartela eta ikastaroei buruzko informazio gehiago (PDF, 190 KB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net