gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Dantza Txurian | jarduerak | 2008ko Udako dantza ikastaldiak »

Stock 13. Jose Mari Zabala
2008/06/02

Binilo disko bat martxan Asteartean, ekainak 3, Stock 13 zikloko bigarren audizio komentatua izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. 19:30ean, Areto Nagusian, Jose Mari Zabalaren soinu banda pertsonala ezagutuko dugu.

60. hamarkadatik musikan, zineman, diseinu grafikoan eta argazkigintzan lan egin duen artista irundarra da Jose Mari Zabala. Ez dok Amairu abangoardiako taldeko kide izan zen, Mikel Laboaren alboan gitarrajole elektriko eta esperimentazio lanak eginez, eta Ikimilikiliklik bezalako ikuskizunetan parte hartu zuen.

Geroztik, esperimentaziorako grina bihurtu da bere lanaren adierazle nagusietako bat. 1976an Axut film esperimentala egin zuen, eta 80ko hamarkadan argazkilaritza lanetan ibili zen buru-belarri; hainbat erakusketa antolatu eta Euskal Herriko rock musikaren zenbait disken azalak sortu zituen. Gaur egun oraindik nagusiki argazkilaritzan eta bideogintzan dihardu lanean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net