
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostegunean, hilak 19, Stock 13 zikloko hirugarren audizio komentatua izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Ziklo honi amaiera emateko, Anjel Lertxundi idazle eta zinemagile oriotarraren soinu banda pertsonala ezagutuko dugu.
Euskal literaturaren egile oparo eta garrantzitsuenetakoa da Anjel Lertxundi. Baina, literaturan ez ezik, zinemaren munduan ere murgildu da; bi filme zuzendu ditu: Hamaseigarrenean aidanez (1985) eta Kareletik (1987). Telebistan ere lan egin izan du gidoilari moduan.
Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, presidente izendatu zuten eta kargu hori bete zuen hiru urtez.
Gaur egun zenbait komunikabidetan idazten du, bereziki Berria egunkarian. Blogaria da eta euskarak interneten lekua eduki dezan lan handia egin du.