
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostiralean, ekainak 13, 17:00etan Alice Chauchatek, Isabelle Schadek eta Frédéric Giesek Practicable hitzaldia eskainiko dute Artelekun, Mugatxoan zikloaren harira. Eta larunbatean, lehenengo biek lan bana aurkeztuko dute.
Ikerketaren, sorkuntzaren, transmisioaren eta ekoizpen-egitura jakin baten arteko harremanak errazten dituen lan-egitura horizontala da Praticable. Proiektuan parte hartzen duten artistek –batek edo gehiagok– sinatutako lan ugari sortzeko oinarria da. Piezak gorputzaren jardunen ikerketan eta antzezpenari lotzeko askotariko moldeetan kokatuta daude.
Praticable, zehazki, hainbat sorkuntza-lanen bultzatzaile diren eta elkarlanean egiten diren jardun fisikoetan eta jarduera fisikoei buruzko ikerketa-aldietan garatzen da. Sorkuntza-aldiak ikerketa-aldien osagarri dira; hortaz, proiektu zehatz bakoitzean artelanerako baliagarria den jarduneko partaide guztiek esku hartzen dute.
Larunbatean, hilak 14, Alice Chauchatek eta Isabelle Schadek lan-egitura horrekin lotura zuzena duten lanak aurkeztuko dituzte, 21:00etan Artelekun.
Alice Chauchatek The Breast Piece aurkeztuko du, gorputz "naturalaren" eta bere kultur irudikapenen arteko harremanak aztertzen dituen lana.
Isabelle Schadek Ohne Worte aurkeztuko du; bertan, egintza barregarria ikertzen du hurbiltasun fisikoaren bitartez.
Informazio gehiago