
gipuzkoakultura - jarduerak
Mugatxoan proiektuaren koordinatzaileek, Blanca Calvo eta Ion Munduatek, 2008ko edizioa iragaite bezala proposatu dute; espazio batetik bestera joateko ekintza eta bidaia horrek hartzen duen denbora gisa. Egitaraua hiru multzo nagusitan banatuta dago: Lantegiak, Egonaldiak/Ekoizpenak eta Aurkezpenak.
Ekainaren 9tik uztailaren 20ra, Artelekun eta Serralves Fundazioan Alice Chauchat, Éric Duyckaerts, Juan Domínguez, Massimo Furlan eta Claire de Ribaupierre artistek gidatutako lantegiak eskainiko dira, eta bertan parte hartuko dute nazioarteko deialdiaren bitartez hautatuko diren 10 partehartzaileek. Gainera, Alice Chauchat, Isabelle Schad, Éric Duyckaerts, Sandra Cuesta, Juan Domínguez/Amalia Fernández, Massimo Furlan eta Jorge Andraderen lanak aurkeztuko dira.
Bestalde, Mugatxoanen 2006ko edizioan parte hartu zuten Marta Bernardes (Porto), Amaya González-Reyes (Pontevedra) eta Filipa Guimaraes (Porto) artistek beraien proiektuak ekoizteko egonaldiaren lehen zatia hasiko dute Artelekun. Irailean Gijon-eko La Laboral Escenan amaituko du ekoizpen prozesua.
Informazio gehiago