gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - jarduerak

« 2008ko litografia tailerrak | jarduerak | PornoPunkFeminismoa »

Mugatxoan 08. Éric Duyckaerts
2008/06/20

Éric Duyckaerts Larunbatean, ekainak 21, 21:30etan Artelekun
Éric Duyckaertsen aurkezpena, Mugatxoan programaren baitan.
Sarrera librea

Duyckaertsen artea ahozkotasunaren tradizio luzearen barruan kokatuta dago, irakasteko egintzaren osagarria den ahozkotasunaren tradizio horren barruan, alegia. Tradizio horretan, hasiera-hasieratik, filosofia eta poesiaren artea nahasirik daude, letraren aurreko performance erako batean. Esan genezake performancea han sortu zela, Greziako akademia batean, olibondoen gerizpean. Gogora dezagun Platon poeta eta dramagilea izan zela, solasaldi filosofikoei ekin baino lehen.

Antzinako Grezian bezala, Duyckaertsengan ere halako hizlariaren trebetasuna edo hizlariaren era askotako ezaugarriak nagusitzea hauteman daiteke, nahiz eta bere pertsonaiak jarrera soil hori gainditzen duen. Bere performanceetan, diskurtsoaren eraikuntzarekin, osagaiekin eta trantsizioekin lotuta dauden terminoak azaltzeko gustu eta buru-dohaina erakusten ditu: "anekdota bat, zuen baimenarekin", "iragarri dizuedan bezala", o "azter dezagun kontzeptu hau une batez".

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net