
gipuzkoakultura - jarduerak
HOTS! Paisai soinu irratiaren bosgarren saioa entzungai dago jadanik: Donostiaren soinu postala.
Saio honetan erabilitako grabazio gehienak Yannick Daubyk 2008ko apirilean Artelekun emandako Fonografia eta soinu paisaia tailerrean egin ziren, Xabier Erkizia, Aitor Bengoetxea, Mikel García, Oier Iruretagoiena eta Yannick Dauby beraren eskutik.
Horrela aurkezten dute arduradunek soinu postal berri hau:
"Sebastian bat bada zeruan, Donostia bat bakarra munduan". Berezitasunaren eta beste inork ez daukana daukagula adieraztearen beharra. Bat eta bakarra gara, eta kitto. Donostiak, eta Donostiak bakar-bakarrik dauzka Haizearen orrazia, Kontxa, Erreala, Igeldoko parkea… Eta, soinu bidez erretratu bat egin beharko bagenu, zein soinu du Donostiak, bat eta bakarra, ez zeruan eta ez beste inon ere, ez dagoena?