gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« 13 grabazio berri soinu mapan | jarduerak | Hots: Easo, the beautiful »

Esteban Antxustegiren liburu berriaren aurkezpena
2008/06/24

Aurkezpenerako gonbidapenaren zati bat: Esteban Antxustegiren argazkia eta liburuaren azalaren zati bat Asteazkenean, hilak 25, 19:30ean, Esteban Antxustegik El debate nacionalista. Sabino Arana y sus herederos liburu berria aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.

Liburuaren egileaz gain, Joseba Agirreazkuenagak Iñaki Anasagastik eta Kepa Aulestiak parte hartuko dute Editum Res publicak argitaratu duen liburu honen aurkezpenean, eta Garbiñe Biurrun izango da moderatzailea.

Esteban Antxustegi Igartua (Donostia, 1957) EHUko Filosofia Moral eta Politikoaren arloko irakasle titularra da. Euskal abertzaletasunaren sorkuntzan aditua izanik -hain zuzen ere, sortzaileari buruz egin zuen dotoretza-tesia-, garai hari eta orduan protagonista izandakoei buruzko hainbat liburu idatzi ditu (Luis de Eleizalde, un vasco polifacético (1998), Luis de Eleizalde: Países y razas. Las aspiraciones nacionalistas en diversos pueblos (1999)...). Horretaz gain, Demokrazia eta Filosofia Politikoari buruzko hainbat libururen egile da, eta Filosofia Politikoari buruzo hainbat aldizkaritan idatzi ohi du (Leviatán, Daimon, Isegoría ...). Komunikabide anitzetan hartu ohi du parte eta hainbat argitalpenen erredakzio-kontseiluetako kide da. Gaur egun, EHUko Limes pentsakera-bildumaren zuzendaria da.

19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez dutenek ere izango dute liburuaren aurkezpena zuzenean ikusteko aukera, KMK Zuzeneani esker.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net