
gipuzkoakultura - jarduerak
Ekainaren 26 eta 27an Artelekun
Ordutegia: 16:00-20:00 (osteguna 26) eta 10:00-20:00 (ostirala 27)
Gonbidatuak: Sindre Bjerga, Jan Morten Iversen, Steffan de Turck
Arduraduna: Tzesne
Antolatzailea: AUDIOLAB Arteleku
Audio disekzionatua tresna analogiko/digitalen analisirako lantegi praktikoa da. Hauek soinu produkziorako erabiliko dira helburu sortzaileekin. Lantegia soinuzko esperientziaren gozamenean eta arrisku musikalean jakin-nahia duten pertsonei zuzenduta dago.
Mintegiaren lehen egunean partehartzaileek TIBProd netlabelaren eta Gold Soundz eta DIM Records diskoetxe domestikoen lana sakonki ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, Sindre Bjerga eta Jan Morten Iversenek, diskoetxe norvegiar horien arduradunek, beraien lan prozesua azalduko dute adibide praktikoak erakutsiz. Gainera, ondoko gaien inguruan solastuko dira: netlabelen sorrera eta eboluzioa, DIY fenomenoa, deskarga musikalen abantailak eta arazoak, gaur egungo musika eta independentzia, grabaketen elkartrukea, edizio pribatua...
Bigarren egunean, soinu objektuak sortzeko mintegia zuzenduko dute Sindre Bjerga eta Steffan de Turckek, eta amaitzeko kontzertua eskainiko dute partehartzaileekin.
Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 23ra arte.
Informazio gehiago