
gipuzkoakultura - jarduerak
Litografia teknikekin esperientziak artistentzat
Irakaslea: Don Herbert.
Lehenengo tailerra: ekainaren 30etik uztailaren 30era.
Bigarren tailerra: abuztuaren 4tik 29ra.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13 € ikastaro bakoitzeko.
Izena emateko epea: ekainaren 25a lehen tailerrerako eta uztailaren 25a bigarrenerako.
Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean, parte-hartzaileak litografiaren tekniketan murgilarazteko.
Aurten antolatutako bi tailerretan estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuta.
Informazio gehiago