gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« PornoPunkFeminismoa | jarduerak | Esteban Antxustegiren liburu berriaren aurkezpena »

13 grabazio berri soinu mapan
2008/06/24

Soinumaparen irudia Soinumapa.net Euskal Herriko soinu mapa proiektuak artxibo berriak ditu bere bilduman. 2008an egindako laugarren eguneraketa da oraingoa eta 13 grabazio berri ipini dituzte entzungai.

Soinumapa.net elkarlanera eskainitako egitasmoa da. Fonografia edo gure inguruko hotsak "idazteko" artea oinarritzat hartuz landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditu. Hain zuzen, webgune honetan Euskal Herrian zehar egindako hainbat grabaketa kontsultatu daitezke, toki bakoitzaren soinu errealitateari buruz gehiago jakiteko.

Ondokoak dira grabaziorik berrienak:

-Donostia: Haizearen Orrazia
-Donostia: funikularra
-Donostia: sirena
-Donostia: sirena
-Leurtza: apoak
-Donostia: kaioak Santa Klaran
-Olarizu: igelak kantuan
-Donostia: parkingeko sinfonia
-Bera: musika eta erreka
-Larrabetzu: ezkilak
-Larrabetzu: hegazkina burugainean
-Larrabetzu: plastikoak
-Goikolejea: erreka

Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak hurrengo bisitariekin elkarbanatzeko.

Soinumapa.net Audiolab Artelekuk sortutako egitasmoa da, Luz María Sánchez eta Enrike Hurtadoren laguntzarekin.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net