gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Poesia eta antzerkia Oteizaren omenez | jarduerak | Marokoko soinuak »

Vidas paralelas
2008/05/19

Aurkezpenerako gonbidapenaren zati bat: Javier Minaren argazki bat (Javier Hernándezek egina)  liburuaren azalaren gainean Ostiralean, maiatzak 23, 19:30ean Javier Minak Vidas Paralelas liburua aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Belacqua argitaletxeak plazaratu du liburu hau eta Carlos García Gualen hitzaurrea du.

Javier Minarekin batera, Raúl Guerra Garrido idazleak parte hartuko du aurkezpenean, eta parekotasun eta kontrastezko dokumentu hau osatzen duten irudi literarioak azalduko dikie Areto Nagusira bildutakoei.

Javier Mina Iruñean jaio zen 1950ean. Biologiako zenbait ikasketa egin zituen Nafarroako Unibertsitatean eta baita Literatura Konparatuari buruzkoak Sorbonako Unibertsitatean. Taldean egindako idazki eta liburuez gain, ondoko liburuak idatzi ditu: Mas la ciudad sin ti... (Bianako Printzea Saria 1985) eta La defección de Búnkol (Pio Baroja Saria 1989) eleberriak; eta Las camas de Emma (Irun Hiria Saria 1990) eta El ojo del cíclope (Miguel Espinosa Saiakera Saria 2004) saiakerak. 2008an Historia del Ateneo Guipuzcoano plazaratu du. El País egunkarian zutabile eta Bitarte humanitate aldizkariaren zuzendaria da.

19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez dutenek ere izango dute liburuaren aurkezpena zuzenean ikusteko aukera, KMK Zuzeneani esker.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net