
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteartean, hilak 27, 19:30ean Stock 13 zikloko lehen audizio komentatua izango dugu Artelekun. Bordeleko Arte Ederren Eskolako zuzendari Guadalupe Echevarriaren soinu banda pertsonala ezagutuko dugu.
Guadalupe Echevarriak arte garaikideko curator nahiz sortzaile lanak egin ditu (MNCARS, Madril; ICA, Boston), erakusketak antolatu eta katalogo nahiz bestelako artikuluak idatzi ditu.
1982an Donostiako zinemaldiaren barruan Bideo jaialdia (1982-1984) sortu zuen, bideoklipak eta bestelako ikusentzunezko lan aitzindariak aurkezteko. Hurrengo urtean Gasteizko Musika Bideoen jaialdia antolatu zuen; bertan, zenbait talderen (Kortatu edo La Polla Records, esaterako) lehen bideoklipek eta soinua nahiz irudia modu berezian lantzen zuten bideo-artisten lanek argia ikusi zuten.
Horretaz gain, ERE aldizkarian musika eta telebistako ataletan idatzi zuen.