
gipuzkoakultura - jarduerak
Aurrera darrai Jorge Oteiza (1908-2003) zikloak KOLDO MITXELENA Kulturunean. Maiatzaren 14an, asteazkena, Jorge Oteizak egungo artistengan izandako eragina izango da hizpide.
19:30ean Areto Nagusian, Fernando Golvano arte-kritikariak Oteizaren mendeurrenaren harira kudeatu duen bideoa ikusiko dugu: Memoria y actualidad de Oteiza en el arte vasco contemporáneo. Bertan, egungo hainbat artistak Oteizaren ondare artistiko eta intelektualari buruz duten iritzia ezagutuko dugu. Ondoren, Fernando Golvano eta Asier Mendizabal artistarekin solasaldia izango da.
Ohi bezala, 19:30ean KOLDO MITXELENA Kulturunera etortzerik ez dutenek KMK Zuzeneanen bidez ikus dezakete jardunaldia.