gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Oteizaren ondarea egungo euskal artean | jarduerak | Oteizarengandik haratago, isiltasuna »

Mugimenduzko irudia Arteleku TVn
2008/05/13

Artelekun egin zen Cucinema tailerraren irudia Aste honetan Arteleku TV atalean aurkezten dugun erreportajeak joan zen otsailean Mugimenduko Irudien Laborategiak antolatutako tailerrak eta Animac Artelekun jaialdia ditu ardatz.

Abi Feijó, Regina Pessoa eta Coke Rioboó animaziogileekin eta Lucía Onzain artistarekin izandako solasaldiak eta festibalean proiektatu ziren zenbait pelikulen zatiak daude ikusgai.

Abi Feijó eta Regina Pessoak beren lanak aurkeztu zituzten Artelekun eta Mugimenduzko Irudien Laborategian tailer bat eskaini zuten. Elkarrizketan, Portugaleko animaziogintzaz eta Artelekun bizi izandako esperientziaz hitz egin zuten.

Coke Rioboó eta Lucía Onzain-ek Mugimenduzko Irudien Laborategiak antolatutako Iluntasuna argitzen tailerra zuzendu zuten. Rioboó animaziogilea da eta Onzain artista; hain zuzen ere, tailerrean elkarlanean aritzeko eraz mintzatu ziren Arteleku TVk eginiko elkarrizketan.

Erreportajeak Cucinema tailerraren inguruan eginiko bideoa ere jasotzen du.

Azkenik, 2007an Vuk Jevremovic animaziogileak Artelekun eskaini zuen tailerrean sortutako Berbaoc filma osatu zuten bost zatiak ere ikusgai daude.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net