
gipuzkoakultura - jarduerak
HOTS! Paisai soinu irratiak bigarren soinu postala aurkeztu du. Iban Urizar musikariak Marokora egindako bidaia baten soinuzko kronika bildu dute irratiaren laugarren saioa osatzen duen postalean.
Minareteetatik egiten diren otoitzerako deiak, merkatuetako zalapartak, Afrika iparraldeko musikariak eta noski Alfred Hitchcockek edo Juan Goytisolok eternalizatu zuten Marrakesheko medinako Djemaa el Fna plaza ezaguneko bizitasun amaitezina marrazten dituen dokumentua da honako lan hau.
Iban Urizar musikaria eta irakaslea da eta Elgoibarren bizi da. Hainbat talde eta musika egitasmotan parte hartzen du: Bizarra, Sinuose, Mitango edo Café Teatro, estarerako; eta zuzenean nahiz estudioan musikari askorekin egin du lan, hala nola, Josh Abrams, Eugene Chadbourne edo Xabier Erkizia.