gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Arte izaerako ikasketak nahiz proiektuak egiteko eta historia ikertzeko beka eta laguntzak | jarduerak | Gipuzkoa 2.0 diru-laguntzak »

Jorge Oteiza (1908-2003)
2008/05/09

Jorge Oteiza (1908-2003) Astelehenean, maiatzak 12, Jorge Oteiza (1908-2003) zikloa hasiko da KOLDO MITXELENA Kulturunean. Bertan, ostiralera arte, Oteizaren hainbat alderdi aztertuko dira, jaio zeneko mendeurrenaren harira.

Jardunaldi guztiak 19:30ean hasiko dira, Areto Nagusian. Baina ordu horretan KOLDO MITXELENA Kulturunera etortzerik ez dutenek ere izango dute jardunaldiak zuzenean ikusteko aukera, KMK Zuzeneani esker.

Astelehena, maiatzak 12
Bideokonferentzia: Grandeza y miseria de Oteiza
Pedro Manterola, artista, irakaslea eta 2007ko urte arte Oteiza Museoaren zuzendaria izan denak Oteizaren lanei buruzko interpretazioa plazaratuko du.

Asteartea, maiatzak 13
Mahai-ingurua: En torno al vacío de Oteiza
Edorta Kortadi irakasle eta arte-kritikariaren gidaripean Oteizarekin harreman zuzenak izan zituzten artistei hitza emango zaie eta garaiko kezkak, ametsak eta eginkizunak azalduko dituzte. Ondoko artistek hartuko dute parte: Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga eta Ricardo Ugarte.

Asteazkena, maiatzak 14
Bideo emanaldia eta solasaldia: Memoria y actualidad de Oteiza en el arte vasco contemporáneo
Artista belaunaldi berriengan Oteizaren eragina aztertzeko Fernando Golvano arte-kritikariak kudeatu duen bideoren aurkezpena eta Asier Mendizabal artistaren eta Fernando Golvanoren solasaldia izango da.

Osteguna, maiatzak 15
Hitzaldia: Más allá de Oteiza, el silencio
Oteiza gizartea osoa suntsitzen duten artista horietako eredua izan zenari buruzko hitzaldia eskainiko du Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Joaquim Dols-ek.

Ostirala, maiatzak 16
Hitzaldia eta audio lana: Hutsaren hotsa
Pieza bokal polifonikoa hiru ahotsetan, Aitor Aguiriano, Jon Gerediaga, Miren Gaztañaga, eta Ander Lipusekin.
Ondoren, Zappatrusta karabanakoen ekintza eta performance mitopoetikopatafisikoa, Ander Lipus & Karabanarekin: Hala mintzatu zen Zappatrusta!

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net