gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Stock 13. Guadalupe Echevarría | jarduerak | Dantza Txurian »

Dinamik(tt)ak 08
2008/05/27

Dinamittak auzolandegiaren kartela Uztailaren 14tik 25era DINAMIK(TT)AK sormenari buruzko auzolandegia izango da Artelekun. Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 13an bukatzen da.

DINAMIK(TT)AK sormenari buruzko auzolandegia da. Sormenaren inguruko ikasketak (moda, arte ederrak, arkitektura, diseinua, publizitatea, komunikazioa, zinea…) egin nahi dituzten batxilergoko azken urteko eta erdi mailako zikloko ikasleei zuzendua dago. Irudikapen plastikoa bideratzeko teknikez haratago, sormen-prozesuak errealitatean eta gizartean eragiteko tresna gisa ulertzea eta lantzea da ekimenaren helburua.

Auzolandegian tailerrak, irteerak, eztabaidak, pelikulak, kontzertuak eta taldean burutu beharreko lanak uztartuko dira. Partehartzaileek zenbait sortzaileren lana ezagutzeko aukera izango dute eta beraiekin elkarlanean jardungo dira. Gainera, teknologia berriak (ikusentzunezkoak, mugikorrekin grabatutako filmak, webgune sozialak...) eta izaera plastikoagoa duten beste batzuk (performance, moda, diseinua, serigrafia, marrazkia...) elkartzea ahalbidetuko duten ekintzak egingo dituzte.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net