
gipuzkoakultura - jarduerak
Apirilaren amaieran esan bezala, zabalik da arte izaerako ikasketak nahiz proiektuak egiteko eta historia ikertzeko 2008ko beka eta laguntzak eskatzeko epea, Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero ematen dituen beka eta laguntzen programaren barruan.
Beka hauen helburu eta baldintzak, gainera, informazio liburuxka batean laburtu dira (PDF, 1,3 MB).
Musika, dantza, antzerkia, zaharberrikuntza, kultur kudeaketa, ikus-arteak eta erakusketen komisariaketaren arloetan prestakuntza espezializaturako bekak
Beka hauen xedea aipatutako arte eta kulturaren alorretan ikasketa espezializatuak egin nahi dituzten gazteei erraztasunak ematea da, proposaturiko prestakuntza aukerak Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan egitea ezinezkoa izan eta kanpora joan behar badute.
Informazio gehiago (Word, 120 KB)
Harizko instrumentuetan espezializazio ikasketak egiteko Nicanor Zabaleta beka
Bibolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua jotzeko ikasketa espezializatuak egin nahi dituztenei laguntza ematea da Kutxa Fundazioarekin batera eskaintzen den musikarako beka honen xedea.
Informazio gehiago (Word, 132 KB)
Ikus-arteetako eta literatur arloetarako sorkuntzarako bekak eta ikus-arteen sustapenerako laguntzak
Sortzaileei artelana edo literatur lana sortzeari eskainitako denboraldiak hartu ahal izateko laguntza ematea da sorkuntzarako beken xedea. Sustapenerako laguntzak, bestalde, norberaren artelanaren katalogoak egiteko dira.
Informazio gehiago (Word, 135 KB)
Historia ikertzeko bekak
Beka hauen xedea ikerkuntza berria sustatzea da, Gipuzkoari buruzko ikasketa historikoak bultzatu eta egindako lanik onenak hedatzea.
Informazio gehiago (Word, 112 KB)
Eskaerak aurkezteko epea 2008ko maiatzaren 30ean amaituko da ikasketa espezializatu, Nicanor Zabaleta eta sorkuntzarako beketan; ikerketa historikorakoetan berriz, uztailaren 15ean.
Informazio gehiago behar baduzue, informazio liburuxka (PDF, 1,3 MB) jaitsi dezakezue eta apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarri arautzaileak kontsultatu ditzakezue.