gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Oteizaunibertsoan ez ohiko bidetik | jarduerak | Makrofonia gehiago »

Tartean
2008/04/23

Tartean antzezlanaren eszena baten argazkia Ostegunean, apirilak 24, agur esango diogu aurtengo Iparraldea Bertan! zikloari. Le Petit Théâtre de Pain taldearen Tartean antzezlana izango dugu aurtengo azken ekitaldia. Aurrekoak bezala, 19:30ean KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.

Preso dauden hamabi emakumeren lekukotasunean oinarritutako antzezlana da. Hamabien ahotsak bakar batean biltzen ditu. Bere azken gaua du presondegian eta bere biziaz errepaso bat egiten du: hainbeste egun debaldetan galduak, eta askatasuna berriz aurkitzeko beldurra… Argiek eta zuzenean egindako marrazkien proiekzioak metronomo lana betetzen dute.

Momentu hunkigarria pasarazten duen antzezlan berezia dugu Tartean.

Idazlea: Michel Azama
Euskaratzaileak: Miren Artetxe, Iñaki Etxeleku
Antzezlea: Fafiole PALASSIO
Bideo zuzendaritza: Alexandra Filiatreau
Marrazkiak: Anouk Chaussebourg
Soinu eta argi zuzendaritza: Josep Duhau

Aurtengoa, zazpigarren Iparraldea bertan! zikloa izan da. Uztaritzen dagoen Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, KOLDO MITXELENA Kulturuneak urtero ekitaldi berriak eskaintzen dizkizue iparraldea osatzen duten Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hiru probintzia historikoak hobeki ezagutzeko. Aurtengoa bukatzear da, baina datorren urtean ere ikusiko dugu elkar.

Eta gogoratu, 19:30ean Areto Nagusira etortzerik ez baduzue ere antzezlana ikusteko aukera izango duzuela, KMK Zuzeneani esker.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net