
gipuzkoakultura - jarduerak
« Audio digitalaren prozesamendua ixiQuarks softwarearekin | jarduerak | Berrikuntzak Zehar foroetan »
Maiatzaren 5etik 9ra Artelekun, egiletza kolektiboa eta kopiaren kontzeptua ekoizpen artistikora aplikatzearen ondorioak aztertu eta horien inguruan lan egingo du Sharing Artistic Strategies ekimenak.
Astean zehar bi lantegi izango dira: Tellenouvele Basque, Fran Illich-ek eskainia, eta Processing de Copy, Cornelia Sollfrank-ek eskainia. Eta ostegunean, maiatzak 8, 19:00etan biek Free Culture Translations and authorship mahai inguruan parte hartuko dute.
Maiatzaren 5etik 9ra 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Tellenouvelle Basque
Telenobela Mexikoko kultura herrikoia berrinterpretatzeko tresna lagungarri gisa erabiltzea da Fran Illich-en proposamena. Tailerrean, euskal kulturan telenobelaren baliokidea topatzen saiatuko da, euskal kultura herrikoia ikuspuntu kritiko batetik ekoizeko.
Maiatzaren 7tik 9ra 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Processing the Copy
Lantegi honetan, dekonstrukziorako eta egiletasunaren berrasmaketarako hurbilketa teoriko eta praktikoak azalduko ditu Cornelia Sollfrank net-artista eta ziberfeministak. Lantegiko parte-hartzaileek Andy Warhol bezalako artista ezagunen pausoak erraz jarraitzen ikasiko dute eremu gris legalean sartzen diren bitartean.
Lantegian izena emateko epea apirilaren 25ean bukatuko da.
Informazio gehiago