
gipuzkoakultura - jarduerak
Askorentzat mikrofoniatik makrofoniara pasa gara, entzumena laguntzetik zanpatzera. Azken hamarkadetan soinu artearen mundutik ezaugarri horri eskaini zaion arretaren erakusgarri dira soinu mapa eta soinu kartografiak oinarri dituzten lanak. Praktika horietan sakondu eta dauzkaten inplikazioak eztabaidatzea helburu duen ekimena da Makrofoniak. Xabier Erkiziak eta Oier Iruretagoienak koordinatzen dute.
Bi tailer antolatu dira jardunaldien barruan:
-Apirilaren 22an, Chiu Longinak Soinuaren arazoak eta irtenbidak aztertuko ditu.
-Apirilaren 23tik 25era Yannick Daubyk Fonografia eta paisaia soinuduna mintegia gidatuko du. Bertan, Fonografiari (natura eta hiri ingurunean soinuak eta ezohiko beste fenomeno akustiko batzuk grabatzearekin lotuta dauden jarduerak) buruzko oinarrizko ezagutzak eskainiko ditu.
Tailerretan izena emateko epea apirilaren 18an bukatzen da.
Horretaz gain, maiatzaren 14a arte, egunero soinu ingurunearekin mantentzen dugun erlazioari buruzko erakusketa izango da Donostiako Cristina Enean: Entzungor, Soinuak eta Gu.
Informazio gehiago