gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Mugatxoan 2008 | jarduerak | Bost urte Oteiza gabe »

Makrofoniak HOTS! Paisai soinu irratian
2008/04/28

Invisible cities proiektuan erabilitako maparen marrazkia Dagoeneko entzungai dago HOTS! Paisai soinu irratiaren hirugarren saioa. Oraingoan, Artelekun izandako Makrofoniak jardunaldiekin lotutako saioa prestatu dute.

Hirugarren saio honetan soinuaren kokapenean, jatorrian eta memorian jarri dute arreta. Horretarako INVISIBLE CITIES egitasmoaren laguntzarekin, zenbait pertsona gonbidatu dituzte soinuari buruz hitz egiteko.

INVISIBLE CITIES Irlandako Fällt plataforma artistikoak 2002an sortutako soinuzko erakusketa bat da eta munduko hainbat hiri soinu bidez erretratatzen ditu bertako musikari eta artisten ekarpenenekin. HOTS irratiko kideek hiriotan egondako hainbat pertsonari proiektua osatzen duten artxibo bana eman diete entzuteko eta haien iritziak, oroitzapenak eta erreakzioak bildu dituzte.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net