gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Makrofoniak jardunaldiak | jarduerak | Kantiruki, hiru ahots »

Kultura itzulpenak
2008/04/15

Artelekuko udaberriko egitarauaren azala Itzulpengintza behin eta berriz agertuko zaigu aurten Artelekun garatuko den programazioan. Ariketa moduan azalduko da, hitzaldietan, tailerretan, aurkezpenetan, mahai-inguruetan, zikloetan. Etenik gabe errepikatuko da, beraz. Horrela guztiok kode kulturalak ezagut ditzagun esanahiak nola trukatzen diren aztertu eta kode kultural horiek ezartzen dituzten harreman bideak ezagutuko ditugu.

Jendarte jakin batean dauden kode soziokulturalen arteko itzulpen lana izango da hausnarketaren eta praktika artistikoaren abiapuntua. Jendarte ezberdinetan topatzen ditugun kode soziokulturalak harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen digu itzulpengintzak, teknikaren eta sorkuntza esperientziaren bitartez.

Itzulpengintza oharkabean norberak egunero egiten duen ekintza bat da. Inguratzen gaituzten kodeak ulertzeko, horietaz baliatzeko eta horiek eraldatzeko ekintza. Horrela, aurtengo programak itzulpengintzaren esperientzietan jarriko du arreta, mekanikotasunetik haratago.

Apiriletik ekainera bitarteko ekitaldien agenda ikusi

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net