gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Kultura itzulpenak | jarduerak | Audio digitalaren prozesamendua ixiQuarks softwarearekin »

Kantiruki, hiru ahots
2008/04/16

Kantiruki taldearen argazki bat Ostegunean, hilak 17, KOLDO MITXELENA Kulturunean, Baigorriko Kantiruki taldearen kantaldia izango dugu Iparraldea Bertan! jardunaldien harira. Hitzordua, aurreko ekitaldietan bezala, 19:30ean Areto Nagusian.

Ohiko eta gaurko kantak eskainiko dituzte hiru ahotsetan Kantirukiko kide Maitena Goicoechea, Terexa Goicoechea eta Sylvie Brustek. Besteak beste, Pantxo Hirigaray, Daniel Aire-Xalbador, Roger Idiart, Xabier Lete, Mixel Labeguerie eta beste hainbaten kantak eskainiko dituzte. Ahotsekin batera, musika ere bada: Mikel Erramouspe eta David Usabiaga gitarran.

Iaz plazaratu zuten Amodioz bizi, taldearen lehen diska. Kantaldirako prestatzeko, diska honetako zenbait kanta entzun ditzakezue Euskal Kultur Erakundearen webgunean.

Eta apirilaren 17an Areto Nagusira etortzerik ez baduzue, gogoratu KMK Zuzeneanen bidez ere emanaldiak ikusteko aukera duzuela.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net