gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Active Archive | jarduerak | Iparraldea Koldo Mitxelena Kulturunean »

Iparraldea bertan!
2008/04/01

Musika emanaldi bat Ostegunean, hilak 3, Iparraldea Bertan! Jardunaldiak hasiko dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. Apirileko lau ostegunetan, 19:30ean, antzerkia, kantaldiak eta mintzaldi bat izango ditugu Areto Nagusian.

Iparraldea bertan! zikloak zazpi urte dauzka. Uztaritzen dagoen Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, KOLDO MITXELENA Kulturuneak urtero ekitaldi berriak eskaintzen dizkizue iparraldea osatzen duten Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hiru probintzia historikoak hobeki ezagutzeko. Aldiro, mintzaldiak, kantu-musika eta antzerki saioak gozatu ditzakegu. Aurtengo egitaraua ere, dudarik gabe, benetan erakargarria da!

Apirilak 3
KANTALDIA
Kattalin INDABURU (ahotsa)
Philippe ALBOR (gitarra)
Marie HIRIGOYEN (flauta)
Amaia RIOUSPEYROUS (ahotsa)
Jean-Christian Hirigoyen (akordeoia)

Apirilak 10
MINTZALDIA
Ohorezko gonbitatua: Filipe OIHANBURU (koreografoa eta abesbatza zuzendaria)
Galdezkatzailea: Eneko BIDEGAIN (Berria egunkariko kazetaria)

Apirilak 17
KANTALDIA

KANTIRUKI TALDEA
Ahotsak: Maitena GOICOECHEA, Terexa GOICOECHEA eta Sylvie BRUST
Musikariak: Mikel ERRAMOUSPE eta David USABIAGA

Apirilak 24
ANTZERKIA
«TARTEAN»
Idazlea: Michel Azama
Euskaratzaileak: Miren Artetxe, Iñaki Etxeleku
Antzezlea: Fafiole PALASSIO
Bideo zuzendaritza: Alexandra Filiatreau
Marrazkiak: Anouk Chaussebourg
Soinu eta argi zuzendaritza: Josep Duhau

Ostegun horietan, 19:30ean, Areto Nagusira hurbiltzeko aukerarik ez baduzue ere, ekitaldietaz zuzenean gozatzeko aukera izango duzue, KMK Zuzenean-en bidez.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net